larunbatean izango da herrian hezurrak mugitzeko aukera, hala nahi izanez gero. Izan ere, Kalejira Musikatua egingo da aurten ere eta bazter askotako eta era askotako musika estiloak entzuteko aukera izango da Kalejira Musikatuan. Jaia Plaza Berrin izango da, eguerdiko 12:00etatik iluntzera arte.
Sanba, perkusioa,
didgeridooa eta beste asko
Munduko musika motak, estiloak eta musika tresnak entzuteko aukera izango da larunbatean: sanba doinuak Hernaniko samba taldearen eskutik, afrikar perkusio tailerra eta erakustaldia, didgeridoo erakustaldia Iban Nikolairen eskutik eta abar.
Sound systemak
Sound systemak ez dira faltako larunbatean: arratsaldean Jah Inity sound systema eta Rude Kanka sound systema ariko dira musika jartzen.
Mokadu bat egin nahi izanez gero ere, izango da aukera, izan ere, Ganbiako janaria dastatzeko aukera izango da.
wLarunbatean
12:00etan, Hernaniko samba taldearekin kalejira.
12:30etan, afrikar perkusio
tailerra.
13:30etan, Ganbiako janaria dastatzeko aukera.
16:00etan, ‘Bala-Kora’ afrikar perkusio erakustaldia.
16:30etan, Jah Inity sound systema.
18:00etan, Iban Nikolairen
didgeridoo erakustaldia.
18:30etan, ‘The Zestones’ eta ‘Rude Kanka’ sound systema.