Langile Ikastolako ikasleen antzezlanerako sarrerak salgai

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 6a, 02:00

langile Ikastolako 4garren mailako ikasleek La casa de Bernarda Alba obra antzeztuko dute, ostegun eta ostiralean jendaurrean, eta sarrerak gaur jarriko dituzte salgai.

Erromara joateko sosak
Antzezlana egitearen helburuetako bat da kurtso bukaerako bidaia egiteko sos batzuk biltzea. Erromara joateko asmoa dute, eta horretarako dirua behar dutenez, 4garren mailako ikasleak lotsa alde batera utzi, eta oholtza gainera igoko dira bihar eta etzi. Ikuskizun polita ikusi nahi izanez gero, eta diru pizar bat eman nahi izanez gero, gaur izango da aukera sarrerak erosteko, arratsaldeko 15:00etatik aurrera, Biteri kultur etxean. Gaur sarrera guztiak salduko ez balira, egunean bertan ere izango da aukera momentuan bertan erosteko.

‘La casa de Bernarda Alba’ bihar eta etzi
La casa de Bernarda Alba Federico Garcia Lorcak egindako antzezlana da. Bernarda Alba bigarren aldiz alargun geratu ondoren luto zorrotza egitea erabakitzen duen emakumea da. Horrez gain, oso erlijiosoa da. Berarekin bizi dira bere bost alaba gazte. Emanaldiak bihar eta etzi izango dira, 18:00etan hasita, Biteri kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!