Atzegik, adimen urritasunen bat duten pertsonen aldeko Gipuzkoako erakundeak, topaketa egingo du bihar Hernanin, aurtengo kanpainaren berri emateko, interesa duten guztiei.
Aurtengo kanpaina
Atzegik urteko kanpaina egiten du eta biharko bileraren helburua da aurtengo kanpainaren berri ematea elkarteko bazkideei eta bertara hurbiltzen diren guztiei.
Babesaren garrantzia
Atzegi elkarteak, zehazki Hernaniko komisioak, bilera deitu du, Hernaniko familietako kideei begira eta hauek parte hartzearen garrantzia azpimarratu du «kanpaina indartzeko».
Hala ere, antolatzaileek adierazi dute, interesa duen edonor ongi etorria izango dela bileran. Horregatik, familiei eskatu diete gonbitea luzatzeko inguruko guztiei.