Athletic de Bilbao futbol taldeak Errege Kopako finala jokatuko
du datorren astean, hilak 13 Bartzelonaren kontra. Hernaniko Athletic-eko zaletu talde batek partidua Deportivo tabernan
ikusiko du, eta gainontzeko Athletic-zaleei gonbidapena luzatu diete. Partidua 22:00etan ikusiko dute, Deportivon. Athletic-ek
dagoeneko 24 Errege Kopa ditu irabazita, azkena 1984-1985 denboraldian. Espainian talde bakarra dago palmares berarekin, eta hain zuzen ere Bartzelona da talde hori. Beraz, partidu latza espero da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!