Amnistiaren Aldeko Mugimenduak enkartelada egingo du gaur herrian barrena, «euskal errepresaliatu guztien eskubideak aldarrikatu eta defendatzeko». Enkarteladaren lema izango da Errepresaliatuak etxera, eta herritarrei dei egin diete parte hartzeko. Gudarien Plazatik, 20:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!