GOIZ Eguzki jubilatu etxekoek Gatikara egunpasa antolatu dute, hilaren 15erako, ostirala.
Irteera goizeko 09:00etan egingo dute Hernanitik eta Gatikara iritsi aurretik Santurtzin geratuko dira. Ondoren Giza Ondare Unibertsala den Bizkaiako Zubia ezagutuko dute. Bazkaldu aurretik baita ere, Bilbon zehar ibiltzeko denbora librea izango dute.
Bazkaria Gatikan
Gatikara bazkalordurako iritsiko dira, eguerdiko 14:30ak aldera. Bertan Lur jatetxera hurbilduko dira eta honako menua izango dute bazkaltzeko: Paella mediterranear erara, txahal gisatua patata eta barazkiekin, eta tarta izozkiarekin. Edateko berriz izango dute ardo beltza, gorria, txuria, Lambrusco eta ura. Amaitzeko kafea edo infusioa izango da aukeran. Bazkaldu ondoren dantzaldia izango da, eta nahi duenak lorategi botanikoa ere ikusi ahal izango du.
Izena emateko bihar arratsaldean izango da aukera, 16:00etan Goiz Eguzkin. Dena barne 30 euro ordaindu behar dira, eta zozketa hilaren 13an eingo dute, 16:00etan.