HAMAIKA urteko ibilbidearen ondoren, Hernasax Hernaniko saxo taldeak kontzertu berezia prestatu du larunbaterako. Kontzerturako gainera, puntako saxofoilari eta konpositorea gonbidatu dute, Javier Edgartdo Girotto argentinarra. Kontzertua Milagrosako areto nagusian izango da, arratsaldeko 19:30etan. Kontzertuan Javier Girottoren Suix azken diskoko lanak joko dituzte. Girottok honako estiloak lantzen ditu: tangoa, jazza, herri musika, inprobisazio asko eta musika idatzi eta moldaketen arteko nahasketa berezia. Kontzertuan Girottok saxofoi sopranoa eta baritonoa, eta Andeetako xirula joko ditu.
Hernasaxeko 12 kide
Kontzertuan Hernasax tadeko 12 saxofoilarik hartuko dute parte: Roberto Pacheco, Itsaso Pacheco eta Aritz Ostolaza saxofoi sopranoek; Judith Montero, Idoia Mujika eta Bingen Eletxigerrak saxofoi altuek; Ibon Irijoa, Imanol Garcia eta Ander Loiarte saxofoi tenoreek; eta Josetxo Silguero, Zipri Otxandorena eta Edgar Carbajo saxofoi baritonoek.