Sukaldaritza makrobiotikari buruzko ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 4a, 02:00

Sukaldaritza makrobiotikoari buruzko ikastaroa hasiko da bihar, Zilegi Eskolen barruan. Bertan jaki ezberdinak prestatzen ikasiko dute: gosariak; zopak eta kremak; zerealak; proteinak eta postreak. Ikastaroa bihar hasiko da eta bost asteartetan zehar egingo dute, arratsaldeko 14:30etatik 16:30etara. Irakaslea Nerea Gereño izango da. Ikastaroan edozein herritarrek eman dezake izena. Izena emateko: Hernani edo Astigarragako AEKra jo behar da, 943 557 879 (Hernani) edo 943 557 354 (Astigarraga). Posta elektronikoa: zilegieskola@aek.org.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!