Apirila bukaeran Lezon Gipuzkoako infantil
mailako judo txapelketa jokatu zen. Hernaniko judokek lan txukuna egin zuten eta
domina batzuk ere eskuratu zituzten. Igor Irazustak, 66 kg.-ko kategorian, zilarrezko domina lortu zuen; 55 kg.-ko kategorian, Lander Bengoetxeak brontzezko domina eta Beñat Lazarok laugarren postua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!