LIGAKO azkeneko partiduak jokatuko dituzte Hernaniko waterpolo taldeek asteburu honetan, Hernaniko kiroldegian. Emaitza gazi-gozoak izan dira ligako azken jardunaldi honetan, izan ere, senior mailako nesken taldeak 5 eta 6 galdu zuen Maristasen kontrako partidua; eta jubenil mailako mutilen taldeak 20 eta 11 irabazi zuen Maristasen kontra, baita ere. Nesken senior mailako taldea jokalari gazteekin osatutako talde berria da. Denboraldian zehar ligari neurria hartzen aritu dira eta gero eta joko hobea erakutsi dute. Datorren urteari begira, espero dute taldea osatzea eta aurten landutakoarekin hobetzen jarraitzea. Bestalde, Liga bukatuta, Euskadiko Kopa jokatzen da normalean, baina nesken talde nahikorik ez dagoenez Hernanik ezingo du Kopa jokatu. Mutilen jubenil taldeak oso ondo jokatu zuen atzokoan; taldean jokatu zuten eta gehiago zirela erakutsi. Orain, senior mailako taldeko jokalariekin bat egingo dute eta ekipo bat osatuko dute Euskadiko Kopa jokatzeko. Talde sendoa osatuta, espero dute emaitza onak lortzea.