Sortzen Ikasbatuaz elkarteak Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko festa antolatu du gaurko, Aian. Langile ikastolak bertara joateko gonbitea luzatu du. «Euskal Eskola Publiko Berria bizi nahi dugu, euskara eta euskal kulturatik abiatuta mundu oso bati zabaltzen zaion eskola, partehartzailea, hezkidetzan eta berdintasunean oinarritutakoa», hori da azaldu dutenez gaurko jaialdian aldarrikatu nahi dena. Aian honako egitaraua izango da gaur: goizeko 10:00etatik 12:00etara mendi irteera Aiako inguruetan; 12:00etan jaialdia herriko frontoian. Gipuzkoako hainbat ikastetxeetako ikasle eta irakasleek prestatuko ikuskizunak izango dira, Porrotx, Txapas eta Modestoren laguntzarekin; 14:00etan helduentzako kantu bazkaria izango da, eta ordu berean, haurrentzako tailerrak izango dira; 16:00etan Modestorekin erromeria izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!