Nerabezaroan gaztetxoek eta euren familiek izaten duten krisiari buruz hitz egiteko, guraso topaketak antolatu ditu Astigarragako Askagintzak. Topaketan hizlaria izango da Ana Elosegi psikologo klinikoa, arratsaldeko 14:45etatik aurrera areto nagusian.
Aldaketen garaia
Nerabezaroa aldaketen garaia da, sentimendu kontrajarri asko sortzen diren garaia. Urte hauetan, gurasoek seme alabek bizi duten egoera berrira egokitu behar izaten dute, eta aldaketa horiek beste ikuspuntu batetik ulertu. Hitzaldian nerabezaroko aldaketak beste ikuspuntu horretatik lantzen saiatuko dira.