Joan den asteko ostiralean, apirilaren 24an, Astigarragako AEK-ko ikasle eta irakasleak sagardotegian izan ziren. Irakasle eta ikasleentzat garrantzitsua da euskara erabiltzea euskaltegia ez den beste leku batzuetan, eta mintzapraktika egiteko sagardotegi eta taberna giroa aukeratu zuten. Bide batez, elkar hobeto ezagutzeko aukera izan zuten, eta primeran pasatuz indarrak hartu zituzten ikasturteko azken hiruhilekorako.