Angel Olaranek, Etiopiako Wukro herrian dagoen misiolari hernaniarrak, gutun bat bidali berri du. Bertan azaltzen du pobrezioaren ondorioz herri hauek bizi duten miseria eta elikadura falta. Olaranek dio 1948garren urtean, Giza Eskubideen Gutuna idatzi zenean, artikuluetako batek zioela munduko pertsona guztiek dutela jateko eskubidea, baina gaur egun ordea horri ez zaiola inolako garrantziarik ematen: «gutuna onartu zenean zorigaiztoko gerra amaitu berri zen, eta erabaki zen ezin zitekeela berrio ere horrelako zerbait gertatu; hildako gehiago ez. Baina gaur egun bizi dugun errealitateak ez du hori erakusten. Armak egin eta saltzen jarraitzen dute, batez ere pobrezian bizi diren herrietara. Hain zuzen ere, jatekorik ez dutenek erabiltzen dituzte, gerra hartan baino hildako gehiago eraginez». Gutunean dio armak pentsa ezin daitezkeen lekuetaraino iristen direla, janaria bera iristen ez den leku horietara: «armak iristen dira imaginatzea ere kosta egiten den bazterretara, eta hala izan dadin ahal den esfortzu fisiko eta ekonomiko guztia egiten dute. Orduan, gure galdera honakoa izaten da; nola irits daitezke armak edozein bazterretara, eta aldiz ikaragarrizko zailtasuna dago arroza, artoa eta koadernoak iristeko?»
25.000 ume hiltzen dira egunean
Misiolari hernaniarrak adierazi du egunean, gosearen eraginez 25.000 ume hiltzen direla munduan: «gure ezjakintasunetik esan dezakegu gosearen ondorioz ume gehiago hiltzen direla munduan zorigaiztoko armen ondorioz baino. Zein gerrak hiltzen ditu 25.000 ume egunean?».
Angel Olaranek gutuna ondorengo hausnarketarekin amaitzen du: «sekreto bat kontatuko dizuegu, ume bat sano mantentzea merkeagoa da gaizki elikatua mantetzea baino».