Bihar musika erritmo eta mota ezberdinak egun osoan zehar

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 8a, 02:00

Kalejira Musikatua izango da bihar herrian, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Plaza Berri eta inguruetan. 12:00etan Hernaniko sanba taldea aterako da kalejiran; 12:30etan, afrikar perkusio tailerra izango da; 13:30etan, Ganbiako janaria dastatzeko aukera; 16:00etan, Bala-Kora afrikar perkusio erakustaldia; 16:30etan, Jah Inity sound systema; 18:00etan, Iban Nikolaik didgeridoo erakustaldia egingo du; eta 18:30etan, The Zestones eta Rude Kanka sound systemak musika jarriko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!