Mondragonek 0
Hernanik 0
HERNANIK berdindu egin zuen atzo Mondragonen kontra, Arrasaten, 0 eta 0. Bai hernaniarrek eta baita Arrasatekoek ere aukerak izan zituzten golak sartzeko, baina ez zuten tantoak lortzen asmatu. Bigarren zatia bukatzeko 10 minutu falta zirenean, Hernaniko Kijera jokalaria kanporatu zuen arbitroak eta horrek partidua irabazteko lanak zaildu zizkion Hernaniri.
Bigarren postuari eusteko premia Hernani sailkapeneko bigarren postuan dijoa, eta lider Aretxabaleta dijoa. Hirugarren postuan Tolosa dijoa. Bai Aretxabaletak eta bai Tolosak irabazi egin dituzte asteburuko partiduak, eta Hernanik bigarren postuan jarraitzen duen arren, egoera zaildu egin zaio. Hernanik Igoera Fasea jokatzeko bigarren postuari eutsi behar dio, eta horretarako, oso garrantzitsua da datorren astean Zubipen jokatuko duen partidua irabaztea. Aloña Mendiren kontra jokatuko dute eta Hernaniko afizioari dei egin diote Zubipera joateko taldea animatzera.