Herri Urratsera joateko autobusa izango da, Doberak antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2009ko maiatzaren 2a

HERRI Urrats, Ipar Euskal Herriko Ikastolen aldeko festa izango da datorren astean, hilaren 10an. Joan etorria Hernanitik egin ahal izateko, Dobera Euskara elkarteak autobusa jarri du. Goizeko 09:00etan aterako da Hernanitik, Atsegindegitik, eta arratsaldeko 19:00ak inguruan bueltatuko da. Txartelak salgai daude dagoeneko 10 euroan; Dobera Kronika bazkideentzat 8 euroan. Herri Urrats Senpereko lakuaren inguruan egiten da, eta aurten festaz gozatzeko 5 gune jarri dituzte inguruan. Gune bakoitzak Euskal Herriko probintzi baten izena izango du, eta bertan goizetik arratsaldera bitartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Gune bakoitzeko egitaraua ondorengo taulan ikus daiteke.

EGITARAUA:

ARABA GUNEAN
09:45 Abatucadabum
10:00 Amaia Riouspeyrous
11:00 Herri Urrats Kantuz
12:00 Alurr
13:00 Mutxikoak
14:30 Ttikia eta Handia
15:00 Damba
16:30 Watson
17:30 Trikidantz
18:30 Mikel Hats
HAURREN XOKOA
10:00 Lilikauet eta Images in air konpainia
11:00 Hipo eta Tomax
12:30 Bertsolari gazteak
13:30 Ortzaizeko ikastolako ikasleak: Pinpirinak, Maite Casirain, Txan Magoa
14:00 Lilikauet eta Images in air konpainia
15:00 Hipo eta Tomax
16:00 Diskofesta
ZUBEROA
12:00 XIBA: Ikastolen arteko euskal jokoen VI. Jaialdia
14:00 Lodikroko
15:00 Dejabu panpin laborategia: azken portua ikuskizuna
16:00 Lodikroko
17:00 Xan Errotabehere kondalaria
NAFARROA
09:30 Brancaleone
10:00 Mihakan
11:00 Egoitz Zelaia Xumai Murua
11:30 Pib all Star
12:30 Ttikia eta Handia
13:00 Neguri Gorriak
14:00 Abatucadabum
14:30 Mutxikoak
15:30 Sagarroi
17:00 Piarres
BIZKAIA
Egun guzian zehar:
Tirolina eta
Zuhaitzetan zehar ibilbidea
GIPUZKOA
11:00 Capoeira Brazil
12:00 Zurbeltz
13:00 Arana Orkestra
14:00 Kukai dantza taldea
15:30 Euskal Dantzak
16:30 Argotu
LAPURDI
10:30 Euski
11:00 Izarrak
12:00 Hurmurau
13:00 Brancaleone
13:30 Kerobia
17:00 Willys Drumond
18:30 Samain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!