Sariak, giro ederra eta kategoriko hamaiketakoa maiatzaren 1aren bueltako ospakizunean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 2a, 02:00

GIRO ederrean ospatu dute aurtengoan ere maiatzaren 1a Goiz Eguzki jubilatu etxean. Ostegunean bertan hasi ziren ospakizunekin, suziriak bota eta bandera igota. Segidan Goiz Eguzki abesbatzak bere onenak eman zituen areto nagusia jendez beteta zela. Atzokoan izan zuten ordea, jairik haundiena. Aurretik, hildako bazkide guztiak gogoan izan zituzten San Joan Bataiatzailearen parrokian izan zen elizkizunean. Segidan, txapelketa ezberdinetako sari banaketa egin zuten. Hona hemen sarituak: Musean, txapeldunak, Agustin Cormenzana eta Fernando Galan izan dira; txapeldunordeak, Lucas Yuste eta Florian Martin. Tutean, txapeldunak, Lucas Yuste eta Florian Martin izan dira, eta bigarrenak, Manolo Morato eta Hipolito Prieto. Eskoban, aldiz, Lucas Yuste eta Florian Martin izan dira txapeldunak, eta txapeldunordeak, Basilio Barrado eta Daniel Carrera. Punttuan Lucas Yuste eta Florian Martin izan dira berriro ere txapeldunak, eta txapeldunordeak, Manolo Morato eta Hipolito Prieto. Tokan, emakumezkoetan, Sara Merino izan da txapelduna, eta bigarrena, Angeles Manso. Gizonezkoetan, Eugenio Urruzola izan da aurrena eta bigarrena Francisco Navas. Igelean, Patro Montenegro izan da emakumeetan txapelduna, eta txapeldunordea, Sara Merino. Gizonezkoetan, Francisco Navas izan zen onena, eta Luciano Cardaba bigarrena. Botean, Patro Montenegro izan da onena, eta bigarrena, Angeles Manso. Gizonezkoetan, txapelduna, Jose Lopez izan da, eta txapeldunordea, Jesus Brilo. Billarrean, gizon eta emakumeek batean jokatu dute. Onena Mari Carmen Arraras izan da, eta bigarrenak, Juan Jose Lorenzo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!