elena Beloki eta Iñaki Zapiain atxilotu zituen Guardia Zibilak asteazken gauean Hernanin, Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz. Elena Beloki eta Iñaki Zapiain 18/98 sumarioan daude auzipetuta eta baldintzapeko askatasunean zeuden. Guardia Zibilak egoera berean zeuden beste bost pertsona ere atxilotu ditu, beste hainbat herritan: Jose Luis Elkoro, Jabier Salutregi, Juan Mari Mendizabal, Inma Berriozar eta Xabier Otero.
Elena Beloki 18/98 sumarioko Xaki atalean dago inputatuta eta Iñaki Zapiain Egin atalean.
Atzo iluntzean kontzentrazioa eta manifestazioa egin ziren herrian atxiloketak salatzeko. Aurretik adierazi zutenez, Elena Beloki eta Iñaki Zapiain Martuteneko espetxean daude eta astelehenean deklaratuko dute Auzitegi Nazionalean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!