Peña Otaño elkarteak 50 urte bete ditu, eta hori dela eta, afaria egingo dute. Afaldu aurretik, arratsaldeko 20:15etan, mus txapelketako trofeo eta txapelen banaketa egingo dute. Horrekin batera elkartea sortu zuten bazkideak omenduko dituzte: Jose Santana Arrozpide, Jose Luis Gonzalez Tormes, Jacinto Arruti, Fidel Altolagirre, Joxe Eizmendi, Benito Errazkin, Manuel Garaiar,
Joxe Mari Zubillaga, Zeperino Ormazabal eta Jose Mari Bereziartua. Afaria gaueko 20:45etan hasiko da eta menua honakoa izango da: entremesak, arraia saltsan, solomiloa eta
postrea. Zerrenda jarrita dago elkartean, izena emateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!