Poltsak berrerabiltzea sustatzeko, poltsak erabiltzen dituztenen artean
boletoak ari dira banatzen. Hilero-hilero zozketak ari dira egiten eta apirileko saritua 22.665 zenbakia izan da. Apirileko boletoak berde kolorekoak izan dira. Jakinarazi dutenez, saritutako boletoa Apain dendan banatu dute. Saria jasotzeko 943 57 54 31 zenbakira deitu behar da, maiatzaren 15a baino lehen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!