Helduentzako La vida secreta de las abejas pelikula jarriko dute gaur arratsaldeko 19:30etan Biteri kultur etxean. Abenturazko pelikula da, AEBko Carolina hegoaldean 1964garren urtean kokatua; eta bertan Lily Owens 14 urteko gaztearen bizitza kontatzen da. Lilyk ama hil ondoren etxetik joatea erabakitzen du, aitarekin ondo konpontzen ez dela eta. Bere zaintzailearekin joaten da, eta amaren sekreturik
garrantzisuena gordetzen duen herri txiki batetara joango da bizitzera. Herri txiki horretan, hiru ahizpa nekazari xelebreren etxean biziko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!