GORENGOEN Mailako taldeak Arrasaten jokatuko du gaur, Mondragon taldearen kontra. Partidua etxetik kanpo izan arren, hernaniarrak faborito izango dira. Arrasatekoak baino 25 puntu gehiago dituzte, eta gainera helburuak ere ezberdinak dira.
Joan den asteburuan irabazi ondoren, Hernanik bigarren postuan jarraitzen du eta hau mantenduz gero, igoera faserako play off-a ziurtatua dute. Liderrarekiko duten 5 puntuko aldea mantendu egiten den arren, atzetik datorren Tolosarekikoa haunditu egin da. Beraz, gaur irabaziz gero, eta Aretxabaletak huts eginez gero, bost puntuko alde hori 2tan geratzeko aukera izango lukete. Partidua gaur, Arrasateko Mojategi zelaian, 16:30etan.
Sailkapena Puntuak
Aretxabaleta 61
Hernani 56
Tolosa 52
Pasaia 51
Real Union Club 50
Aloña Mendi 50