Urbieta kaleko bide gorria eta La Cumbre txukuntzeko lanak bukatuta

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 30a, 02:00

AZKEN hilabeteetan herrian hainbat obra garrantzitsu bukatu dira. Alde batetik Urbieta kalea eta Atarrabiyoko errotonda lotzen dituen bidegorria egiten bukatu zuten martxoan. Bide gorria eraikita, aukera izango da Haur Eskolan bizikleta hartu eta bidegorrian barrena Atsegindegiraino joateko, Sagastialde, Antziola, Chillida Leku etorbidea, Atarrabiyo eta Urbieta kalean barrena. Hurrengo urratsa Zinkoenea eta Karabel artean bide gorria eraikitzea izango da, zubia txukuntzeko obrak egiterakoan. Bestalde, otsailean, La Cumbre urbanizatzeko obren bigarren fasearekin bukatu zuten. Obra hauekin auzoa txukundu, eta bertako argi, bide, kainuzulo, eta bestelako azpiegiturak berritu dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!