Seniorrek Coaatg talde donostiarraren kontra jokatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 30a, 02:00

Asteburuko partidua aurreratuta, seniorrek gaur jokatuko dute partidua. Donostiako Coaatg taldearen kontra jokatuko dute, eta partidua kiroldegian izango da, 19:00etatik aurrera. Joan den asteburuan aldiz, junior eta kadeteek play offeko partiduak jokatu zituzten. Juniorretan, Hernanik B.K.L Caf en kontra jokatu zuen, eta ezin izan zuten irabazi, 78-55. Kadeteek ordea, garaipena etxean geratzea lortu zuten. Easo Basoaren kontra jokatu zuten eta 53-52 irabazi zuten. Hurrengo partidua maiatzeran 9an izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!