Urriza eta Badiolak 3 puntuko aldea lortu zuten Galarretan jokatutako lehen finalerdian

Kronika - Erredakzioa 2009ko apirilaren 30a

PACHARAN Baines Masterrean, finalerdietako joaneko partiduak jokatu berri dira.

Galarretan Urriza eta Badiola garaile
Finalerdietako joaneko aurreneko partidua, pelotaleku motzekoa, Galarretan jokatu zen asteburuan. Urriza eta Badiolak irabazi zuten 37-40, Lekunberri eta San Miguelen kontra. Hortaz, 3 puntuko aldea lortu zuten, Iruñean pelotaleku luzean jokatuko duten bueltako partidurako . Finalerdietako beste partidua Iruñeako Reyno de Navarran jokatu zen igandean. Bertan Matxin III-Urrutiak ia finalereko txartela ziurtatu zuten, Zeberio II-Ioni 25-40 irabazita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!