GRAVN Torneoa, afizionatu mailan garrantzitsuenetakoa, azken urratsetan da. Asteburu honetan finalak jokatu dira, eta tartean izango dira Hernaniko hainbat pelotari, Gipuzkoa ordezkatzen.
Arrietak finala jokatuko du gaur
Nafarroaren kontra Eskuz binaka, jubenil mailan, Ioritz Arrietak Gravn torneoko finala jokatuko du, Arzelus bikotekidearekin. Nafarroa ordezkatzen duten Ansotegi eta Zabaletaren kontra jokatuko dute, eta oso partidu berdindua izatea espero da. Gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Laudioko Areta pelotalekuan. Finalerdietako partiduan, gipuzkoarrak 22-16 nagusitu ziren Bizkaiaren kontra. Gipuzkoarrak aurretik ibili ziren ia partidu osoan, eta 15-15eko berdinketa eta gero, finalerako pasea lortu zuten.
Irazustabarrena-Gutierrezek igandean jokatuko dute finala
Paletan, Irazustaberrena eta Gutierrez hernaniarrek osatzen duten bikotea ere finalean da. Hauek ere nafarroaren kontra jokatuko dute, eta urduritasuna kontrolatuz gero, garaipena eskuratu dezakete. Partidua igandean izango da, goizeko 10:00etan hasita, Gasteizko Mendizorrotza pelotalekuan. Finalerdietako partiduan, 30-25 irabazi zuen bikote hernaniarrak. Nahiz eta gisa honetako torneotan esperientzia haundirik ez izan, oso ondo jokatu zuten eta oso partidu zaila irabaztea lortu zuten.
Gainontzeko pelotariek ezin izan zuten irabazi
Gipuzkoarekin aritu ziren gainontzeko pelotari hernaniarrek ezin izan zuten garaipena lortu. Eskuz binaka, sub 22 kategorian, Ojuel eta Telletxeak 22-13 galdu zuten Garralde eta Linzoain nafarren kontra. Eskuz banaka, senior mailan, Gorrotxategik 22-18 galdu zuen Uriarte bizkaitarraren kontra. Azkenik, paletan, sub 22 mailan, Pagola eta Zabalak 30-25 galdu zuten Bizkaiko bikotearen kontra.
Jon Zabala Amurrio Torneoko finalean
Jon Zabalak Amurrio Torneoko finala jokatu zuen asteburuan Irurruziagarekin batera. 22-13 galdu zuten Hernandez eta Gilen kontra.