HERNANIK bihar egingo du debuta Herri Arteko aurtengo txapelketan. Final zortzirenetako partidua izango da, eta Berastegiren kontra jokatuko dute.
Hernani faborito izango da
Aurreneko partidu honetan Hernani aterako da faborito, eta gauzak ongi ateraz gero, ez luke arazorik izango final laurdenetara pasatzeko. Hernanirekin, kadeteetan, Lujanbio eta Murgiondok jokatuko dute; jubeniletan Aizipitarte eta Lizeagak; eta seniorretan Gorrotxategi eta Oiak. Berastegi final zortzirenetara pasa da Amezketaren kontra lehenengo kanporaketa irabazita. Final zortzirenak joan etorriko partiduetara jokatuko dira. Biharkoa Berastegin izango da, goizeko 11:00etan hasita.