Literatur solasaldien azken txanpa

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 30a, 02:00

Udal liburutegian literatur solasaldiak ari dira egiten azkenaldian. Gogorarazi dute solasaldien azken txanpa dela eta herritarrak animatu dituzte parte hartzera. Euskeraz, bi libururen inguruko solasaldiak izango dira: Lurdes Oñederraren Eta emakumeak sugeari esan zion (maiatzaren 19an) eta Unai Elorriagaren SPrako tranbia (ekainaren 16an). Gazteleraz, beste bi liburu hauen bueltako solasaldiak egingo dituzte: Wendy Gerraren Todos se van (maiatzaren 13an) eta Ana Maria Matuteren Primera memoria (ekainaren 10ean). Liburuak ez dituztenek liburutegian eskatu ditzatekela gogorarazi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!