GOIZ Eguzki jubilatu etxeko kideak maiatzaren 1eko ospakizunekin hasiko dira gaur. Bandera igo eta suziriak botata hasiko dute ospakizuna, eta segidan, arratsaldeko 19:00ak aldera, Goiz Eguzkiko abesbatzaren emanaldia izango da egoitzako aurreneko plantan. Bihar, maiatzaren 1ean, goizeko 11:00etan, hildako bazkideen aldeko mezetara joango dira; ondoren txapelketa ezberdinetako sari banaketa egingo dute eta jaialdia bukatzeko bazkari ederraren bueltan eseriko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!