Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko festara joateko deia

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 29a, 02:00

Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko festa izango da maiatzaren 3an Aian, Sortzen Ikasbatuazek deituta. «Euskara eta euskal kulturatik abiatuta mundu oso bati zabaltzen zaion eskola, partehartzailea, integratzailea, hezkidetzan eta berdintasunean oinarritutakoa» da aldarrikatu nahi dutena. Langile Ikastolak bertara joateko deia luzatu du. Mendi irteera izango da; Porrotx, Txapas eta Modesto ere bertan izango dira; eta helduentzako kantu bazkaria eta haurrentzako tailerrak ere antolatu dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!