Atletismoko eskolarteko txapelketako aurreneko jardunaldian
hernaniarrak primeran ibili dira. Olaia Auzmendik, infantil mailan,
txapela lortu zuen pisu jaurtiketan; eta bosgarren postua 150 metrotan (bigarrena bere seriean); Leire Villaverde, infantil mailan, seigarrena izan zen bere seriean 50 metrotan; Maialen Pavon, alebin mailan, 9garren sailkatu zen pisu jaurtiketan; Nerea Mouriño, alebin mailan, 12garrena izan zen 500 metrotan; Endika Otsoa, alebin mailan, seigarrena izen zen pelota jaurtiketan; Txomin Ansorena, alebin mailan, 10garrena izan zen pelota jaurtiketan; Julen Mazon, alebin mailan, 10garrena izen zen luzera jauzian, eta 6garrena 500 metrotan; Jon Murua, infantil mailan, 6garrena izan zen 500 metrotan, bere serietan; Oscar Lion, alebin mailan, 12garrena izan zen 500 metroko lasterketan, bere serietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!