ARGAZKI rally digitala izan zen joan den apirilaren 26an. Guztira 70 bat parte hartzaile izan ziren eta goizean zehar, jarritako gaien inguruan, argazkiak atera zituzten. Partehartzaileen artean 22 haur izan ziren. Antolatzaileek jakinarazi dute gaur dela argazkiak entregatzeko azken eguna. Horretarako, udaletxearen atzeko aldean dagoen Foto Torres dendara joan behar da aukeratutako 6 argazkiak eramatera.
Argazkiekin erakusketa
eta sari banaketa
Argazki rallyko lanekin erakusketa jarriko dute maiatzaren 6tik 20ra, Biteri kultur etxeko pasiloetan. Erakusketan irabazleen argazki bildumak eta parte hartzaile bakoitzaren argazki bana jarriko dituzte. Epaimahaia Hernaniko Foto Forum Clic Clac taldeko hiru kidek osatuko dute.
Sari banaketa, maiatzaren 20an egingo dute, Biterin, arratsaldeko 20:00etan.
Eskerrak
Argazki rallyaren antolatzaileak oso pozik daude izan den partehartzaile kopuruarekin eta egunean bertan izan zen giroarekin. Eskerrak eman nahi izan dizkiete, baita ere, Txantxangorri elkarteari eta Hernaniko panifikadorari argazki rally egunean jarritako hamaiketako ederrarengatik.
Bestalde, argazki rallyaren inguruko zalantzetarako telefono hau jarri dute eskura: 666 006 094 (Marisol).