San Isidro Eguna, Txalaparta Festa eta Hip Hop Eguna hilabete honetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 5a, 02:00

udara bistan dela, hasi dira herrian jaialdiak ugaritzen eta kurtso amaiera ere gertu dagoenez, ikastaroetako jendea ere hasi da urte osoan zehar egindako lanak erakusten. Hilabete honetan hitzaldi eta erakusketez gain, jaialdi bereziak ere izango dira, esate baterako, San Isidro eguneko jaia, Txalaparta Festa eta Hip Hop Eguna.


San Isidro, baserritarren zaindariaren eguna hilaren 15ean
Azken urteetan aspaldi ospatu ez zen eguna ospatu dute Hernanin baserritarrek eta baserritar ez direnek: hilaren 15ean San Isidro Eguna da, baserritarren zaindariaren eguna, eta hori ospatzeko, jaia izango da herrian: meza izango da, bertsolariak, harri jasotzaileak eta baita pelota partiduak ere. Baten batzuk bapo bazkaltzeko ere aprobetxatuko dute.


Estazio Espazialetako materialei buruzko hitzaldia
Hitzaldiak ere ez dira faltako hilabete honetan. Etzi, Biteri kultur etxean bizitzak zein zentzu duen azaltzeko hitzaldia emango du Pilar Arazola antropologoak, arratsaldeko 19:00etan. Hilaren 18an berriz, astelehena, Tribolab, un experimento de materiales avanzados en la Estacion Espacial Internacional (ISS) izeneko hitzaldia emango dute Iñaki Garmendia eta Marta Brizuela adituek. Biterin hau ere, ilunabarreko 19:30etan. Palestinari buruzko erakusketa Hilaren 11tik 17ra Palestinari buruzko Palestina hoy erakusketa izango da, kultur etxean. Jose Luis Elexpek Hotsez Hots erakusketa jarriko du hilaren 11tik 23ra, Biterin. Horiez gain, hilabete honetan umeek bi erakusketa jarriko dituzte: bata, Biteriko tailerretan egindako lanena, eta bestea, eskoletan umeek ingurumenari buruz egindako lanena.


Txalaparta festa eta Hip Hop Eguna
Hil honetan musikaren inguruko bi jaialdi garrantzitsu izango dira herrian: Txalaparta Festa, hilaren 21etik 23ra, eta gero eta zaletu gehiago biltzen dituen Hip Hop Eguna. Musikarekin lotuta, dagoeneko hasiak dira Igande Musikatuak, DJ ezberdinek igande arratsaldetan eskaintzen dituzten saioak Tilosetan.


Literaturaz hizketan
Literatur solasaldiek jarraipena izango dute maiatzean: hilaren 13an Wendy Guerraren Todos se van liburua aztertuko dute Jose Luis Canchoren laguntzarekin, eta hilaren 19an, Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion, Ane Mayoz moderatzailearekin.

Kultur agenda
Hilak 7. Hitzaldia: ‘Como explicar el sentido de la vida’. Pilar Arazola. Biterin, 19:00etan.
Hilak 11-23. Erakusketa: ‘Hotsez hots’. Biterin.
Hilak 17, 24. Igande musikatuak. Tilosetan, 18:00etan.
Hilak 6-20. Argazki rallyko erakusketa. Biterin.
Hilak 9. Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik, 12:00etan.
Hilak 9. Kalejira musikatua. Herrian barrena.
Hilak 11-17. Erakusketa: ‘Palestina hoy’. Biterin.
Hilak 13. Literatur solasaldia: ‘Todos se van’ liburua. Liburutegian, 19:30etan.
Hilak 15. San Isidro Eguna. Meza, bertsolariak, harri jasotzaileak eta pelota partiduak.
Hilak 18. Hitzaldia: ‘Tribolad, un experimento de materiales avanzados en la Estación Espacial Internacional (ISS)’. Iñaki Garmendia eta Marta Brizuela. Biterin, 19:30etan.
Hilak 19. Literatur solasaldia: ‘Eta emakumeari sugeak esan zion’ liburua. Liburutegian, 19:30etan.
Hilak 21-23. Txalaparta Festa. Hilak 26. Ipuin ordua: Lupe Lekuona. 17:30 (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte). Liburutegian.
Hilak 25-29. Erakusketa: Biteriko tailerretan umeek egindako lanen erakusketa.
Hilak 27-Ekainak 3. Erakusketa: Eskolako umeek ingurumenari buruz egindako lanen erakusketa.
Hilak 30. Hip Hop Eguna. Hilak 30. 2garren Eskuko Azoka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!