Azkeneko eguna gaur udaleku irekietan izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 30a, 02:00

Uztaileko udaleku irekietan izena emateko azken eguna da gaur. Bi udaleku izaten dira: hilabete osokoa 3 eta 10 urte arteko haurrentzat; eta 15 egunekoa 11 eta 12 urteko gaztetxoentzat. Herriko ikastetxeetan dabiltzan haurrek izena emateko orria ikastetxeetan bertan entregatu behar dute. Herritik kanpo ikasten dutenek, berriz, udaletxeko Euskara Zerbitzrua joan behar dute, goizeko 09:00etatik 13:00etara. Ondoko telefono honetara ere deitu daiteke: 943 33 70 29. Matrikularen prezioa: 88 eurokoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!