TXOTX denboraldia ofizialki bihar bukatuko den arren, herriko hainbat sagardotegietan badago aukera oraindik ere sagardotegiko menuaz gozatzeko; eta basoa hartu, kupelera arrimatu eta sagardoa txotxean edateko. Hala ere, urtero bezala, sagardotegiak ixterakoan ere izango da sagardoa edaten jarraitzeko aukera, botilan, fresko-fresko. Txotx denboraldiaren hasieran, krisiaren mamuak jendea izutuko zuen edo ez galdezka ibili zen bat baino gehiago. Hala ere, azkeneko urteetako beherakada aurten ere somatu den arren, sagardogileak pozik daude, jende mugimendurik ez delako falta izan denboraldi honetan ere.
Eguerdietako gorakada
Sagardogileei galdetuta, aurtengo denboraldian azkeneko urteetako joeraren jarraipena ikusi dute. Alegia, sagardotegietara joaten den jendearen joera aldatzen ari da: esate baterako, astean zeharreko martxak behera egin du, baina larunbat eguerdietarako eskariak gora egin du nabarmen; eta sagardotegiak bete ere, errazago bete dira larunbat eguerdietan. Bestalde, urtero bezala txotx denboraldia urtarrilean xuabe hasi zen, baina Inauterien ondoren, martxoan, eta batez ere martxo erdialdeko larunbat eguerdietan, ibili da jende gehien. Beraz, krisiak krisi, sagardotegiko giroaz gozatzeko gogorik ez zaio falta izan jendeari aurtengo denboraldian ere.
HERNANIKO SAGARDOTEGIAK
AKARREGI. Itxita.
ALBERRO. Itxita.
ALTZUETA. Itxita.
ELORRABI. Maiatzaren 24ra arte irekita. Telefonoak: 943 33 69 90/ 630 42 96 74 GOIKO LASTOLA. Itxita.
IPARRAGIRRE. Apirilaren 30era arte irekita. Telefonoa: 943 55 03 28 ITXASBURU. Itxita.
RUFINO. Itxita.
LARRE GAIN. Maiatzaren 3ra arte irekita. Telefonoak: 943 55 58 46 /612 28 78 67 OIALUME ZAR. Maiatzaren 2ra arte irekita. Telefonoa: 943 55 29 38
OLAIZOLA. Maiatzaren 3ra arte irekita. Telefonoak: 943 55 64 05/690 69 84 84 OTSUA ENEA. Maiatzaren 17ra arte irekita. Telefonoa: 943 55 68 94
ZELAIA. Apirilaren 30era arte irekita. Telefonoa: 943 55 58 51