‘Valkiria’ pelikula gaur helduentzat

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 26a, 02:00

Valkiria pelikula jarriko dute gaur helduentzat. Pelikulan drama, historia eta suspentsea uztartzen dira. Tom Cruise aktorea da protagonista. Claus von Stauffenberg koronela, alemaniar ofizial aristokratikoa, Hitler akabatzen saiatu zen bere bunkerrean bonba jarrita, nazien erregimena bukatzeko esperantzarekin. Cruise sartzen da Claus von Stauffenberg-en azalean. Gaur arratsaldeko 19.30etan emango dute pelikula.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!