bide heziketari buruzko ikastaroa eman dute udaltzainek herriko ikastetxeetan, aurten hirugarren urtez. Horretarako, bi udaltzain ibili dira, Yon eta Ramon, ikastetxez ikastetxe, umeek bide heziketa nola bizi duten ikusten eta hura hobetze aldera, aholkuak ematen. Ikastaroan ikasitakoak marrazkietan islatu dituzte umeek eta argazki horiekin erakusketa jarri dute orain. Erakusketa asteartera arte egongo da jarrita, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Bide heziketa
Udaltzainen iritziz, bide heziketak pertsonek arriskuaz duten pertzepzioa haunditzeko balio behar du. Hori da hain zuzen, prebentzioan lehenengo pausoa, batzuetan garrantzitsuena, ez bakarrik istripua gertatu aurretik, gertatu bitartean eta bukatu ondoren ere bai.
Mailaka eta gaika
Umeek hiru saio egin dituzte bide heziketako ikastaroan, bi saio ikastetxean, eta hirugarrena kanpoan, gertutik ikusteko eta aztertzeko bide heziketari dagozkion hainbat kontu: prebentzioa, arriskuak, heziketa eta abar.
Lehen hezkuntzako ikas-
leak izan dira guztiak eta mailaren arabera gai bat edo beste jorratu dute: 3garren mailakoek Goazen oinez izan dute gaia; 4garren mailakoek Bidaiaria izan dute gaia; 5garren mailakoek Bizikletaz eta 6garren mailakoek Istripua. Erakusketako argazkiak ere gaika antolatu dituzte.
Herriko ikastetxe guztiek hartu dute parte bide heziketako ikastaroan: Elizatxo ikastola, Inmaculada ikas-
tetxea, Langile ikastola, Txirrita ikastola eta Urumea ikastola.