Ohikoak ez diren erritmoak entzuteko aukera gaur Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 26a, 02:00

Udaberriarekin batera, Igandeko Sargoriak ere martxan da dagoeneko. Igande Sargori edo musikatuetan, musika estilo ezberdinetan aditua den pertsonak musika jarriko du Tilosetako kioskoan. Helburua da gaur egun musikarekin dagoen ikuspuntua gainditzea, eta modu honetara estilo ezberdinetako musika entzun ahal izaten da. Gaur, Tilosetan, 18:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!