San Joan Konpartsako kideek orain gutxi izan berri den Dantzari Festako balorazioa egingo dute astelehenean. Horretarako bilera deitu dute astelehenerako, eta eskatu dute parte hartu zuten guztiak azaltzeko: auzoetara joan zirenak, auzo elkarteetako kideak, bazkaria ematen aritu zirenak eta abar. Bilera arratsaldeko 19:30etan izango da, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!