Argazki bildumarik onena egiten saiatuko dira gaur Hernaniko argazkilariak

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 26a, 02:00

ARGAZKI Rallya izango da gaur herrian, aurten 8garren aldiz. Argazkizale guztiek hartu ahal izango dute parte: argazkilariek zein afizionatuek, helduek zein umeek. Horretarako, izen ematera, udaletxeko arkupe txikira joan beharko dute gaur. Bertan adieraziko da zein izango den aurtengo gaia, eta ondoren, argazkiak egin beharko dituzte herrian eta herri inguruan. Partehartzeagatik helduek 3 euro ordaindu beharko dituzte, txikientzako aldiz, debalde izango da.

Sariak ume eta helduentzat
Argazki Rallyan ume eta helduek izango dute saria. Helduen sariak honakoak: 190 euro eta trofeoa bilduma onenarentzat; 160 euro eta trofeoa bigarrenarentzat; 130 euro eta trofea hirugarrenarentzat; eta 160 euro eta trofeoa hernaniar batek egindako bilduma onenarentzat. Umeen hiru bilduma onenentzako saria izango da argazki materiala eta trofea. Rallyan irabazle geratu diren lanekin eta partehartzaile bakoitzaren onenarekin erakusketa jarriko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!