Teklan Hernani saskibaloi taldeak Donostiako Cafes Aitona taldea izango du gaur aurkari. Partidua Donostiako Gaska kiroldegian izango da, eta taldeak Hernaniko afizioari eskaera luzatu nahi izan dio bertara animatzera joateko. Gaur, goizeko 10:00etan.
Bestalde, kadeteen taldea Play-Off-a hasi da jokatzen, eta lehenengo partidua gaur izango du, kiroldegian. Aurrean Lizeo Santo Tomas izango du. Play Off-a gehienez hiru partidutara jokatuko da, alegia, erabakita geratuko da talderen batek bi partidu irabazten dituenean. Gaur, kiroldegian, eguerdiko 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!