Yone Boutiquek 2-1 irabazi zion atzo Laskorain talde tolosarrari

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 26a, 02:00

Garaipenaren bidean jarraitzen du Yone Boutique Areto futbol taldeak. Atzo Tolosako Laskorain taldea hartu zuen etxean, eta arazo haundirik gabe beste garaipen bat lortu zuen, 2-1. Hernaniarrek lehen zati aparta egin zuten, eta partidua hasi eta ordu laurdenera sartu zuen Davidek lehen gola. Bigarrena lehen zatia amaitzeko bi minutu falta zirela sartu zuen Josuk. Bigarren zatian Laskorain saiatu zen hernaniarrei aurre egiten, baina hauek sendo mantendu ziren; nahiz eta partidu amaieran Tolosakoek 2-1ekoa sartu zuten. Yone Boutique taldea dagoeneko sailkatua dago play off-ak jokatzeko, pronbitziako Lehen mailara igotzeko. Momentuz aurrenekoa da sailkapen nagusian, eta denboraldi amaieran lehenengo bien artean bukatuz gero, etxean jokatuko lituzke play off-eko partiduak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!