judoko kata ikastaroak 50 judoka gazte bildu zituen atzo Hernanin (11 hernaniarrak). Ikastaro teorikoa izan zen, eta bertan izan ziren Hernani, Tolosa, Irun, Zarautz eta Errenteriako judo eskolako gazteak, irakasle adituen eskutik kata teknikak zorrozten. Ikasle horiek bi urtean behin izaten dute aukera azterketa egin eta mailaz igotzeko, eta azterketa horiek datorren hilean izango dira. Atzo, arretaz ikusi eta entzun zituzten irakasleen gomendioak.
Etxebeste, maila haundiko irakaslea, ‘7. Dan’
Lau irakasle izan ziren atzo ikastaroa ematen, eta tartean ziren besteak beste: Hernaniko judo irakasle den Juan Carlos Lazkano oriotarra, gerriko beltza, eta 5.Dan maila daukana; Alvaro Mendibe zarauztarra, gerriko beltza, hau ere 5.Dan mailakoa; Tolosako Oscar Gibelalde, gerriko beltza, eta 3.Dan maila daukana, eta Juan Jose Etxebeste irundarra, gerriko txuri-gorria, eta 7.Dan maila daukana. Judoan 10.Dan da mailarik altuena. Etxebeste judoko maisu haundia da. Gipuzkoan 3 bakarrik dira bere maila dutenak eta Europako txapelketan 2garren saria lortutakoa da Irungo bere taldea.
Irakasle bikainak izan ziren, beraz, atzo Hernanin.