Euskal Herriko probintzien artean jokatzen den Gravn torneoan, Hernaniko 6 pelotarik finalerdietako partidua izango dute gaur.
Eskuz binaka, jubenil mailan, Ioritz Arrietak, Arzelus bikotekide donostiarrarekin, Bizkaiako Etxeberria eta Aretxabaletaren kontra jokatuko du. Partidua Irurtzunen izango da, gaur, arratsaldeko 18:00etan.
Emakumezkoetan, palako jubenil mailan aritzen diren Irazustabarrena eta Gutierrezek Bizkaiaren kontra jokatuko dute. Sub 22an dabiltzan Pagola eta Zabalak berriz Arabaren kontra jokatuko dute. Partiduak bihar, 11:00etatik aurrera, Iruñean. Azkenik, trinketean arintzen den Ugaldek, Aburuza anoetarra bikote duela, Bizkaiaren kontra jokatuko du, gaur 16:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!