Hernanik Zubiperen bultzada eskatu du gaurko, igoerako azken txanparako

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 25a, 02:00

GORENGOEN mailako liga azken txanpan da. Denboraldia amaitzeko sei partidu besterik ez dira geratzen, eta Hernaniarrak bigarren dira sailkapen nagusian. Gorengoen mailatik Hirugarren mailara, zuzenean aurreneko postuan geratzen den taldea bakarrik igotzen da. Momentu honetan, sei partiduren falta, Aretxabaleta da aurrenekoa, 58 punturekin. Hernaniarrek baino 5 puntu gehiago dituzte, hortaz, azkeneko partidu hauek oso erabakiorrak izango dira.

Aukera ederra gaur
Bost puntu horien aldea murrizteko aukera paregabea du Hernanik gaur Zubipen. Aurkari Tolosa izango du. Tolosa hirugarren da sailkapenean 52 punturekin, beraz, txuri berdeek baino bat gutxiagorekin. Hernanik gaurko partidua irabazten badu, aurrenekoarekin duen aldea gutxitzeaz gain, Tolosari 4 puntu aterako lizkioke; eta horrek lasaitasun apur bat emango lieke. Partidua arratsaldeko 16:30etan izango da, Zubipen, eta afizioari animatzera hurbiltzeko deia luzatu dio taldeak.

Sailkapena
Puntuak

Aretxabaleta 58
Hernani 53
Tolosa 52
Pasajes 48
Real Union Club 47
Aloña Mendi 47

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!