Elkartean 50garren urteurrena ospatuko dute maiatzaren 8an

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 25a, 02:00

Peña Otaño elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten, eta hori motibo hartuta egun berezia ospatuko dute maiatzaren 8an. Arratsaldeko 20:15etan jokatzen ari den mus txapelketako sari banaketa egingo dute. Segidan, egun berezia ospatzera Jose Mª Otaño da etortzekoa, eta oroigarri bat emango diote elkartearen izenean. Eta azkenik, afari bikain baten bueltan bilduko dira guztiak, menu honen bueltan: arraia saltsan, solomilloa eta postrea. Afarirako izena eman nahi duenak elkartean jarrita dagoen zerrendan eman behar du izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!