Presoen eskubideen aldeko sinadura bilketa gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 25a, 02:00

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak euskal preso politikoen eskubideak errespetatzea eskatzeko sinadurak biltzen ari da, joan den hilabeteaz geroztik. Gainera jakinarazi du azkenaldian izandako atxiloketetan, poliziak eraman egin zituela aurretik bildutako sinadurak, beraz, dei egin die jendeari berriz sinatzeko. Gaur eta bihar, Kale Nagusia eta Karkaba bat egiten duten ixkinan, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!