Mikel Laboaren omenez abestuko dute gaur herriko hainbat musikarik

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 25a, 02:00

hernaniko eta Hernanin bizi diren kantariek omenaldi xumea egin nahi diote Mikel Laboa abeslariari. Omenaldia gaur izango da, gaueko 23:00etan, Biteri kultur etxean. Dagoeneko saldu dira sarrera guztiak.


10 lagun Laboari abesten
Laboak ekarpen haundia egin zuen euskal kantugintza tradizionalean, baina baita ere bide berri eta esperimentatzaileetan. Horregatik, eragin haundia izan du egungo musikariengan eta orain omenaldia egin nahi diote Hernanin. Honakoak izango dira omenaldian: Morau, Julen Cobos, Ioritz Oses, Iñaki Zepo, Garbiñe, Eneko Abrego, Añarbe Kalonge, Ania, Ainhoa Merzero eta Ainara Ortega. Musikariak ez dira bakarrik izango, batzuk laguntzaileak izango baitituzte. Antolatzaileen esanetan, omenaldian ez dira izango herriko abeslari guztiak, askok, nahi arren, ezin izan baitute, arrazoi ezberdinak medio.


Abesti ezagunen bertsioak Abeslariek beraiek aukeratutako Laboaren abestien bertsioak abestuko dituzte, esate baterako, Eneko Abrego eta laguntzaileek Gure oroitzapenak eta Mugak abestien bertsioak egingo dituzte; Garbiñe Insaustik Nao es tu-rena egingo du; eta Ainara Ortegak Lizardi abestiarena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!