omenaldia egin zioten atzo Hernaniko 12 abeslari eta musikarik Mikel Laboari, eta Biteri bete jendek gozatu ahal izan zuen artista donostiarraren kantuak berriz gogora ekartzea. Naroa Iturrik egin zituen aurkezpen lanak, eta Laboa zenaren hitzak eta pentsamenduak aitzakia hartuta eman zien sarrera kantariei, banaka. Laboaren estilo guztietako kantuak modu oso ezberdinetan eman zituzten kantariek: Lili bat, Haurtxo txikia, Mugak, Martxa baten lehen notak, eta abar luze bat. Biterin hernaniar asko bildu zen atzo eta bertan izan ziren Laboaren familiakoak ere; denek ere gogoz txalotu zuten Hernaniko artisten ikuskizuna.